DBH2ko gurasook smartphonea emateko momentua atzeratzen jarraitzen dugu. Taldean ari garelako iritsi gara honaino. Ez gara bakarrak, Ikastolako beste mailetan ere ari dira, eta baita inguruko ikastetxeetan ere. Askok hartu zenuten udaran zehar zuen seme-alabei smartphonerik ez emateko konpromisoa. Orain, Gabonak ere badatozen honetan, garai aproposa iruditzen zaigu adostasun berri batera iristeko. Gure haurrek merezi dutelako! Zirkularra.