Pasar al contenido principal

Hurrako atarirako materiala

Jolas-ordu eta eguerdiko tarteetan ikasleei hainbat material eskaintzen dizkiegu. Etxe askotan Olentzeroren opariak jaso aurretik garbiketa egiteko probesten denez, dagoeneko erabiltzen ez dituzuen mahai-jolas eta raketa/palak Ikastolara ekartzeko deia egin nahi dizuegu, guztion artean material-hornikuntza osatu ahal izateko. Hortaz, Ikastolara ekartzeko materialik baduzue, ikasleek tutoreei ekar diezaietela abenduaren 19a baino lehen, mesedez.