Pasar al contenido principal

Lula Otsoaren ipuin kontaketa

Asteartean Dorleta Kortazar ipuin kontalaria izan genuen Ategorrietan. LH2ko ikasleei Ikastolen Elkarteak “Hitz eta Jolas” ekimenaren baitan argitaratu duen Lula Otsoaren bilduma aurkeztu zigun, eta 2 ipuinen kontaketa egin zigun primiziaz. Bide batez, LH5eko ikasleekin ipuin kontaketarako klabeak diren estrategiak lantzeko tailerra egin zuen. Asko ikasi genuen Dorletarekin eta Lula Otsoaren abentura gehiago ezagutzeko gogoz geratu gara!