36. Gazteen Antzerki Topaketan izan ginen DBH 3ko lagunok asteazkenean. “Romeo eta Julieta” antzezlana ikusi genuen, baina frakismo osteko euskal testuingurura ekarria. Montesco eta Capuleto familiak abertzale eta frankista bihurtu zituzten, eta umore puntuarekin gozatu genuen Shakespeareren lanaz. Primerako tartea pasa genuen!