Pasar al contenido principal

Olentzero eta Mari Domingiren kantujira

Asteazkenean, abenduak 24, Olentzero eta Mari Domingiren kalejira egingo du Ikastolak Gros auzoan barrena. Hauek dira aurten kontuan hartu beharreko oharrak:
  • Elkartzea Hurran izango da 10:15ean, 10:30ean garaiz ateratzeko.

  • Ikasle zein guraso guztiak daude kalejiran parte hartzera gonbidatuta.

  • Ibilbidea ohikoa izango da, eta aurten, berrikuntza bezala, familia/taldeka bilduko gara kalejiran zehar ibiltzeko.

  • Kantak eta letrak honako hauek dira.

Gogoratu haurrek guraso edo arduradun batekin osatu beharko dutela ibilbidea. Parte-hartzaile guztiek baserritarez jantzita etorri behar dute, eta jantzita ez daudenek ezingo dute kalejiran parte hartu.