Ikasleekin lanketa egin ondoren, gurasoentzako saioa egin genuen astelehenean, Miren Rosen eskutik. Gure seme-alaben ideia eta kezkez aritu ginen, sare sozial eta smartphoneen arriskuez, eta LH 5eko familiek gure seme-alabei, ikasturte honetan behintzat, smartphonerik ez ematea adostu genuen. Hemen duzue saioko informazioa. Gainera, balio izan zigun konturatzeko smartwatch-ak ere ez direla neutroak: adimendun erlojuen erabilerak eragina du haurren garapenean, autonomian eta ingurunearekiko harremanean. Hortaz, Gabon hauetan oparia aukeratu aurretik, egin dezagun hausnarketa.