Pasar al contenido principal

Osasun mentalaz Batxilergoan

Azken bi asteotan, osasun mentalari buruzko saioak izan ditugu Batxilergoko ikasleok, Agifes elkartearen eskutik. Gaixotasun mentalak ezagutu ditugu, eta halakoetan laguntza eskatzeak duen garrantziaz ohartu gara. Gainera, gaixotasun hauen inguruan dauden estigmen inguruan hitz egiteko aukera ere izan dugu.