Pasar al contenido principal

16 urtetik behera sare sozialik ez!

Espainiako gobernutik iragarri berri dute: 16 urtetik beherakoei sare sozialak erabiltzea debekatuko diete. Europako Parlamentuak, azaroan, debeku berdina eskatu zuen, eta Australiak eta Frantziak ere onartu dute sare sozialak erabiltzeko debekua adinagatik. Argi ikusi dute denek sare sozialak adiktiboak izatera bideratuak daudela eta haur eta gazteen osasunean eragina dutela, eta gure haur eta gazteak ingurune digitalean babesteko, legez arautu beharra dagoela.