Pasar al contenido principal

Arte Batxilergoaren amaiera

Urte askotan Arte Batxilergoa Zurriola Ikastolaren ikurretako bat izan da, eta sorkuntzak Ikastolan betidanik izan duen garrantziaren adierazgarri. Pena handiarekin bizitu dugu azken urteotan modalitate honek izandako ikasle-kopuruaren gainbehera, eta aurten modalitateari amaiera emateko erabakia hartu behar izan dugu. Hurrengo urtean, beraz, Batxilergo 2. maila egingo duten arteko ikasleak izango dira modalitate honetan izango ditugun azkenak.