Euskara ofiziala ez den Nafarroako zonaldean eragiten duen kanpaina da Errigora, eta Ikastoletako familiok urtero-urtero jartzen dugu gure alea. Iazko kanpainan, aurrekoan baino 70 saski baino gehiago banatu genituen Ikastoletan, eta kanpaina honen ondorioz, 52.000€ bideratu dira Nafarroa Hegoaldeko Ikastoletara. Laster emango dizuegu hurrengo kanpainaren berri!