“Familiak eta euskara” izeneko lanketa jarri dugu martxan Ikastolok, eta guraso guztiak gonbidatzen zaituztegu prozesu honetan parte hartzera! Bi adituren eskutik bi hitzaldi ikusi (online) eta ondoren webinar bakoitzean entzundakoa lantzeko saio banatan parte hartzeko deia egiten dizuegu. Zirkular honetan duzue informazioa eta izen-ematea. Heldu diezaiogun guraso euskaldunon ardurari!