Pasar al contenido principal

Euskararen lekukoak

Euskal hiztun naturalak (“Lekukoak”) babestu eta horien artean ez daudenak konzientziatzeko dinamika jarri dugu martxan geletan. Horretarako, mintzagrama bat pasako diegu ikasleei, eta beste ikaskideekin eguneroko komunikazioan gehienetan erabiltzen duten hizkuntza zehaztu beharko dute. Behin “Lekukoak” identifikatutakoan, gainerakoek haiekin euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dute. Balia ditzagun euskararen alde gure artean ditugun lekukoak!