Pasar al contenido principal

Sorleku parkeko obrak martxan

Donostiako Udalak beste urrats bat egin du Sorleku parkeko obrak udaberrian hasteko. Parkea eraikitzeko lanak adjudikatu ditu aste honetan Udalak, eta badirudi urte bukaerarako prest egongo dela parkea. Auzotarrekin egindako prozesu parte-hartzaile baten bidez jarri zen martxan prozesua, eta gure Ikastolako haurrek parte hartu zuten bertan. Haur horiek dagoeneko haur ez diren arren, auzoko eta Ikastolako oraingo haurrek parkeaz gozatzeko aukera izango dute azkenean!