Pasar al contenido principal

Turismo geologikoa Donostian

Batxilergo 1eko Biologia, Geologia eta Ingurumen Zientziak ikasgaiako ikasleok turismo geologikoa egin dugu gaur goizean Donostian zehar. Pasealeku Berriko estratoak, Loretopeko K/T muga eta Urgulleko tonboloak lehen eta orain nolakoak ziren ikasi dugu Luberri Geologia Museoko Maialenen eskutik.