Pasar al contenido principal

EUSKARA GARA

Asteazkenean pasa zen Korrika Donostiatik, eta Ikastolako ikasle guztiok hartu genuen parte bertan! Txikienek Korrika txiki-txikia egin genuen Soroaren inguruan, LHkoek Korrika handia animatu eta arratsaldean Korrika txikian parte hartu genuen auzoko beste eskolekin batera, eta DBHtik aurrerako ikasleok Korrikan parte hartu genuen Grosen hasi eta Donostiako hainbat zokotaraino korrika eginez! Hemen duzue eguneko bideoa. Igandera arte jarraituko du Korrikak, baina ez dezagun ahaztu: EUSKARA GARA!