Euskaltzaleok antolatzeko eta euskaraz bizitzeko behar den dena aldarrikatzeko mobilizazio jendetsua antolatu du Euskalgintzaren Kontseiluak ekainaren 13rako, Iruñean. Gero eta gehiago dira euskararen etorkizunaren gaineko kezka eta larritasuna adierazten dituzten datuak eta ikerketak, eta zailtasun horiei erantsi behar zaie euskararen biziberritzearen aurkako oldarraldi antolatu bat. Ikastolen Elkarteak eta Zurriola Ikastolak deialdiarekin bat egiten dugu, eta kide guztiok animatzen zaituztegu parte hartzera!