Ategorrietako atarian azken hiruhilekoan zehar ikasleek utzitako aterki, jertse eta antzekoak pilatzen joan zaizkigu. Beraz, deia egiten dizuegu hurrengo asteartean, ekainak 9an, eguerdiko 14:15ean Ategorrietako atarian erakusgai jarriko ditugun arropa eta aterkiak begiztatzera, eta, zuen seme-alabenak badira, hauek jasotzera. Jasotzen ez direnak ikastolako familia zaurgarrienei eskaini eta gero gobernuz kanpoko erakunde batera bideratuko dira behar duten haurrek erabil ditzaten.