Pasar al contenido principal

Egunpasa zoragarria Ulian

HH3ko lagunok Uliara joan ginen asteazkenean egunpasa, Argitxok gonbidatuta. Bere kobazuloa ezagutu genuen eta koba apaintzeko marrazkiak oparitu genizkion. Argitxok, berriz, berak jositako txano bat eta abesti-jolas eder bat oparitu zizkigun. Eguraldia lagun izan genuen, eta oso ondo pasa genuen!