Euskal Herriko Pediatria Elkarteak argi esan du: gailu digitalen gehiegizko erabilerak ondorio larriak izan ditzake haur eta gazteen osasun fisikoan, psikologikoan eta garapenean. Gero eta argiago ari dira ikusten ondorio horiek kontsultetan eta ebidentzia zientifikoek ere hori berresten dute. Ekainaren 3an eindako jardunaldian azaldu zuten guztia, eta agiri bat ere plazaratu zuten: “Gailu digitalak, osasuna eta garapena haurrengan eta nerabeengan”.