Pasar al contenido principal

Berrikuntza Pedagogikoa: parte-hartze prozesua

Hainbat bileratan aipatu dugun bezala, Ikastola berrikuntza pedagogiko batean murgilduta dago. Etapaz etapa eta ikaslea erdigunean jarrita, urteak daramatzagu unean uneko bizipenetarako eta etorkizuneko gizarterako prestatuko dituzten espazio eta metodologiak eguneratzen. Oraingoan DBHren txanda da, baina, aldi berean, etapa guztietarako baliagarriak diren irizpideak finkatu nahi ditugu. Horretarako, familien parte-hartzea ezinbestekoa da. Zuen seme-alaben ikaskuntza-prozesuan eragina izango duten erabakien oinarriak finkatzera goaz eta horien zergatiak eta helburuak elkarrekin zehaztu nahi ditugu. Bi saio antolatuko dira: azaroaren 3an eta 17an, 17:00etan, Hurrako aretoan. Animatu eta eman izena!