Badator Gau Beltza! Urriaren 31n, larunbatean, Gau Beltza ospatuko da, eta Groseko hainbat eragilek festarako egitaraua prestatu dute elkarlanean. Zurriola Ikastolako Gurasoen Jai Batzordeak ere parte hartu du prestaketa-lanetan. Hortaz, badakizue, hurrengo larunbatean, izarak jantzi, mamu zaharrak berpiztu eta 17:00etatik aurrera denok batera ospatuko dugu. Zabaldu mezua eta animatu lagunak!