Pasar al contenido principal

Ahots baten 2026: Gabonetan sormena lantzeko aukera

Abenduaren 26tik 30era, Ahots Baten Sormen Egonaldia egingo da Arantzako aterpetxean, 15 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Euskaltzaindiak antolatuta, Ikastolen Elkartearen eta Bertsozale Elkartearen laguntzarekin, gazteek bertsolaritza, literatura, kantagintza eta antzerkia landuko dituzte, hainbat sortzaile ezagunen eskutik. Euskaraz sortzeko, esperimentatzeko eta lagun berriak egiteko aukera paregabea! Izen-ematea zabalik dago abenduaren 4ra arte. Informazio gehiago Euskaltzaindiaren webgunean.