Pasar al contenido principal

Bizikidetza- taldea

Bizikidetza-taldea martxan dugu ikastolan. Azken urteotan bezala, ikastolan giro osasuntsu baten alde lanean ari gara, eta, horretarako, honezkero abian ditugu Bigarren Hezkuntzako ikasleen bizikidetza-taldeak. Horrez gain, iaz bizikidetzaren inguruan egindako galdetegiak aztertu ditugu, beharrak identifikatu eta horiek lantzen hasi gara. Aurtengo bakarkako galdetegia ere bete dute ikasleek, talde berrietan nolako giroa dagoen jakiteko. Gurasoekin izandako elkarrizketetan erakutsi duzuen jarrera eskertu nahi dizuegu; horrela, guztion artean lortuko baitugu ikastolan bizikidetza-giro egokia.