INIKAren sartzearekin batera, beste aldaketa bat datorkigu. Orain arte HH2tik LH2ra bitarteko ikasleei Googleko eposta elektronikoko kontua sortzen zitzaien, familien erabilerarako. Bertan, gelako ikasleen argazkiak edota guraso-bileretarako izen-emate taulak partekatu ohi ziren. Hemendik aurrera, INIKAko mezu baten bidez jasoko dituzue bata zein bestea. ADI! HH3tik LH2ra bitarteko ikasleen izenean sortuta zeuden kontuak hilabeteko epean ezabatuko dira; beraz, bertan gordeta duzuen informazio eta irudiak beste nonbait gorde beharko dituzue ordurako.