Abenduaren 3a, Euskararen Eguna, ate joka daukagu. Iluntzean Grosen Ubarroiak trikipoteoa antolatu dute. Zurriola Ikastolako Guraso Jai Batzordeak haiekin bat egin eta geldiunetan plaza dantzetan parte-hartzera animatu nahi du jendea. Horretarako, entsegu ireki bat egingo dugu azaroaren 27an, 17:00etatik 18:00etara, Ategorrietan. Animatu dantzaren bidez egun horretan ere euskarari keinu bat egitera.