Euskararen Eguna ospatzeko, aurten ere bertso saioa izango dugu azaroaren 26an, 19:00etan, Koba Hostelen. Peru Aiartza, Jon Altuna, Ixone Asategi eta Unai Gaztelumendi izango ditugu oholtzan, eta Zurriola Ikastolako Bertso Eskolako ikasleak ariko dira gai-jartzaile. Gurasoen Euskara Batzordetik bertsolaritzaz gozatzera eta euskarari elkarrekin plaza ematera gonbidatu nahi zaituztegu. Giro ederra izango dugu zain.