Pasar al contenido principal

Badator Euskararen eguna!

Ostegunean izango da Euskararen Eguna, eta aste honetako prestaketa guztien ostean ospakizun ederra egingo dugu Ikastolan ere! Ekintzaz beteriko eguna izango dugu: kantu-emanaldiak, euskararen inguruko lehiaketak, hausnarketak, Argitxoren bisita, jolasak… Gainera, Gurasoen Euskara Batzordeak txokolatadak antolatuko ditu Ategorrietan 16:30ean eta Soroan 16:45ean (gogoratu haur bakoitzak edalontzia etxetik ekarri behar duela). Urtero bezala euskaraz trebatzeko eta gozatzeko erronka batzuk (euskaraz eta elebitan) proposatu nahi dizkizuegu. Gainditu erronka familian eta lortu txokolate gozoa dastatzeko txartela. Ez da Eskola Kiroleko saiorik izango, eta bertako hezitzaileek txokolatada girotzen lagunduko digute. Amaitzeko, hemen duzue Gros auzoko programa. Gora euskara!