Pasar al contenido principal

Ikastolako konpostgunea martxan da!

Aste honetan ikastolako konpost gunea martxan jarri dugu. LH4ko ikasleon ardura izango da jangelako hondakin organikoak hartu eta konposta egitea. Horrela, LH5ekoak lantzen ari diren baratzetarako ongarria lortuko dugu. Gu ere hondakinen kudeaketa jasangarri baten alde gaude!