Osasun digitala eta teknologia berrien erabilera desegokiak sortzen dituen arriskuei buruzko eskolak DBHra ere iritsi dira. Miren Ros adituaren eskutik saio bana izan dute DBH1eko ikasleek aste honetan, eta datozen asteotan jarraipena emango diote. Ondoren, gurasoen txanda izango da: DBH osoko gurasoentzako saio bat antolatu dugu, martxoaren 23an, 17:00etan, Hurrako aretoan.
Noticias
DBH3
Azken asteotan, DBH3ko ikasleok Haziberria egitasmoaren bigarren saioan parte hartu dugu Cristina Enea fundazioarekin eta Udaletxeko lorezainekin batera. Castelao parkean izan gara landaketak egiten. Denon artean babestuko ditugu Donostiako basoguneak!
LH2
LH2ko ikasleak lanbideak lantzen aritu gara azken asteotan, eta sekulako bisitak izan ditugu gurean: suhiltzaileak, ikertzaileak, saltzaileak, pump trunk sortzaileak, ingeniariak, dantzariak... Zenbat ikasi dugun gure gurasoen azalpenekin. Been laguntzaz argiago geratu zaigu etorkizun batean zertan lan egin nahiko dugun!!
MUSIKA ESKOLA
Datorren astean abiatuko ditugu 2. hiruhilekoko musika emanaldiak! Instrumentukako emanaldiez gain, Pianoko master class batean ere parte hartuko dugu aurten, a ze zortea! Animatu eta etorri musikaz gozatzera!
DBH4
Zinema eta Zientzia zikloan parte hartu dugu DBH 4ko ikasleok aste honetan. Mizayakiren “Haizearen bailarako Nausicaä” animaziozko filma ikusi genuen asteartean, eta amaitutakoan kutsadurari eta krisi ekologikoari buruzko hitzaldian parte hartu genuen. Entretenigarria eta interesgarria, osagai perfektuak!
DBH4
Zientzia arloan doktoregoa egiten ari den ikerlaria da Maialen Uribarrena, eta DBH 4ko geletan bisitan izan genuen atzo. Ikerketa mundura nola iritsi den kontatu zigun, eta zein izan den bere ibilbidea eta esperientzia, bai profesionalki, bai pertsonalki ere. Zortekoak gu halako erreferenteak ezagutu ahal izateagatik!!
GURASOAK
Ikasturte honetan talde berri bat sortu dugu Ikastolan: Zurrikelelea. Bi topaketa egin ditugu dagoeneko, eta oso giro onean elkartu gara gustuko dugun instrumentua elkarrekin jotzeko. Hurrengo topaketen berri ere emango dizuegu, nahi duena batu dadin!
GKAI
Gertu dago Lanbide Heziketako aurrematrikulazioa, eta ate irekiak antolatu ditugu, etapa horren berri eman eta gure eskaintzaren inguruan hitz egiteko. Martxoaren 25ean egingo ditugu GKAIko Ate Irekiak, 17:30ean Hurran. Zabaldu mezua, eta anima ezazue jendea! Izen-ematea zabalik dago webgunean.
Paginación
- Página anterior
- Página 22
- Siguiente página