12-18 urte bitarteko gazteentzat eta haien familientzat Gazte Aktiboa programa sortu dute Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Sare sozialen eragina, mendekotasunak (online jokoak barne) eta berdinen arteko indarkeria bezalako erronkei aurre egiteko tresnak eskaintzea da helburua, ongizate emozional eta soziala indartuz.
Albisteak
OROKORRA
Ikastola bat gehiago batu da Ikastolen Elkartera: Zumaiako Zumaiena zentroa. Aldaketa-prozesu sakon batean murgilduta zegoen aspaldi, eta Euskal Herriko ikastolen sarearekin bat egitea erabaki du. Hortaz, ikastola bat gehiago izango gara etorkizuneko Euskal Herria eraikitzeko asmoz lanean arituko garenak.
HH4-5
Hasi ditugu basoeskola saioak! Gainera, HH4 eta HH5eko lagunak elkarrekin joatea asko gustatu zaigu. Negua izan arren Toki Ederren bedats-lili batzuk daudela ikusi dugu… Amalurra neguko lozorrotik esnatzeko gogoz dago nonbait!
OROKORRA
Atzean utzi ditugu danbor-hotsak, eta santa agedako makilez gain, zartagin eta panderoak ere atera ditugu dagoeneko. Hurrengo ostiral arratsaldean, otsailak 7, Zurriolako Kaldereroen konpartsa Groseko kaleetara aterako da Kaldereroen doinuak abestu eta dantzatzera.
OROKORRA
Duela bi aste prentsan agertutako albiste baten harira, ikastolako kuoten inguruko azalpena eman genizuen. Oraingoan, Ikastolen Elkarteak gai honen inguruan idatzitako iritzi-artikulua partekatu nahi dugu zuekin. Biharko Berria egunkarian ere irakurtzeko aukera izango duzue.
OROKORRA
Asteartean, otsailak 4, dugu Santa Ageda bezpera, eta festa-giroan Groseko kaleetara ateratzeko dei egiten dizuegu guztioi! 17:30ean izango dugu hitzordua Hurran, entsegu txiki bat egin eta segidan ateratzeko. Baserritar jantziak edota atorra iluna eta baserritar zapia janztearekin nahikoa izango dugu.
LH3
Unibertsoa gaiarekin lotuta, LH 3ko lagunok eureka zientzia museoan izan ginen asteartean egun pasa! Bitxikeria pila ikusi eta esperimentatu genituen zientziarekin lotuta, eta ikasitakoa sakontzeko aukera izan genuen planetariumean. Zenbat ikas daitekeen gure hirian!
LH
Aste honetan, DBH 2ko ikasle batzuk bisitan etorri zaizkigu arratsaldez Ategorrietara, eta LHko ikasleei laguntzen aritu dira. Eskerrik asko zuen laguntzagatik eta halako bisita politengatik!
Pagination
- Previous page
- 22 orria
- Next page