Iritsi dira Kaldereroak Hungariatik Zurriolara! Goizean HH 2-3ko kaldereroen festa izan dugu Soroan, eta LH 1eko lagunak Domus Vi egoitzan izan gara, bertakoei Hungariako doinu eta dantzak erakusten! Arratsaldean berriz, denok batera Groseko kaleetara aterako gara, inauteria iragartzeko asmoz!
Ataria
Últimas noticias
GURASOAK
Zurriola Ikastolako OLARRIZU ikasleen guraso-elkarteak bere Ohiko Batzar Orokorra egingo du otsailaren 26an, ostegunez, arratsaldeko 17:00etan Hurrako aretoan. Ikastolako bazkide guztioi dei egiten dizuegu parte hartzera.
BATX2
Batxilergo 2. mailako Eder Beak 2026ko Espainiako Biologiako Olinpiadako 5. saria lortu du fase autonomikoan! Zientzia honen garapenean batxilergoko ikasleak suspertzea eta inplikatzea du helburu olinpiada honek, eta Ederrek EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean praktikak egiteko aukera izango du. Zorionak, Eder!!
OROKORRA
Asteazkenean Ikastolako lagun ugari elkartu ginen, eta Groseko kaleetan zehar aritu ginen kopla kantari, santa eskean. Hementxe dituzue eguneko irudiak. Ohitura zaharrak berrituz, tradizioari lekua egin genion!