Pasar al contenido principal

Ataria

Últimas noticias

IRAKASLEAK
Joan zen astean, Ikastolako irakasle guztiok Maitane Ormazabal psikologoaren hitzaldia entzuteko bildu ginen. Barne-sendotasunaz eta osasun emozionalaz hitz egin zigun Maitanek; izan ere, irakasle eta ikasleon ongizate emozionalean arreta jarri nahi ikasturte hasieratik.
GKAI
Aurten ere, ikasturtea hasteko Ondarretako sorosleengana joan gara GKAIKO ikasleak, eta azalpen ederrak eman dizkigute. Zorte handia izan da benetako profesionalen eskutik informazioa jasotzea!
LH1
LH 1eko ikasleok Ategorrietara iritsi gara aurten, eta asko ari gara lehen egun hauetaz gozatzen!! Eraikina ezagutu, irakasle berriekin harremana egin eta elkarren artean gozatzen ari gara Lamia, Tartalo eta Sugaar geletako lagunok!
LH
Ikasturte hasiera baliatuz eta gure arteko harremanak sendotzeko helburuarekin, Ulian ibili gara egunpasa LHko bigarren zikloko ikasleok, eta eguraldiak opari ederra egin digu gainera! A zer nolako zortea ikasturte berri honi gogotsu ekiteko! Datorren astean DBH eta Baxilergokoen txanda izango da!