Pasar al contenido principal

Ataria

Últimas noticias

LH4
Aste honetan ikastolako konpost gunea martxan jarri dugu. LH4ko ikasleon ardura izango da jangelako hondakin organikoak hartu eta konposta egitea. Horrela, LH5ekoak lantzen ari diren baratzetarako ongarria lortuko dugu. Gu ere hondakinen kudeaketa jasangarri baten alde gaude!
BATX2
Batxilergoko 2. mailako Biologiako ikasleok Biogipuzkoa ikerkuntza-zentroa ezagutu dugu aste honetan. Bertan burutzen ari diren osasun arloko ikerkuntza desberdinak aurkeztu dizkigute eta instalazioak ikusteko eta beren lana ezagutzeko aukera izan dugu. Etorkizuneko ikerlari asko topatu ditugu gure artean!
BATX1
Ikastolen Elkarteko Aisiola hezitzaile eskolako kideak Ikastolan izan genituen, eta Batxilergo 1. mailako ikasleei aisialdiko hezitzaile-ikastaroaren inguruan hitz egin zieten, bertatik bertara. Gogoratu ikastaroan izena emateko epea abenduran 14ra arte dagoela zabalik. Hemen dituzue ikasleek jaso zuten aurkezpena eta izena emateko galdetegia.
BATX2
Batxilergo 2ko ikasleen gurasoek orientazio akademikoari buruzko saioa izan zuten asteazkenean, hurrengo ikasturtetik aurrera beren seme-alabek eskura izango dituzten bideak eta horien prozedurak hobeto ezagutzeko. Urte garrantzitsua da aurtengoa, eta familiek ere beren papera dute hartu beharreko erabakietan.