Tabakaleraren 10. urteurrena ospatzeko, EITBko Faktoria irratsaioa bertatik egin zuten atzo, eta Ikastolako Arte Batxilergoko ikasleak ikusle modura joatera gonbidatu gintuzten. Irratsaioa entzun bitartean, paperezko arte-lanak egiten aritu ginen, momentua apaintzeko. Hemen entzun dezakezue gure ikasleei eginiko elkarrizketa.
Ataria
Últimas noticias
OROKORRA
Ikasturte berria hasi dugun honetan, etxe guztietan jaso duzuen Euskal Herriko Ikastolak zer garen, non gauden eta zer helburu ditugun labur azaltzen duen eskuorria. Ikasleekin geletan landu dugu, etxeetan ere hartu tarte bat irakurtzeko. Izan ere, irailarekin batera, BAGATOZ IKASLEAK, BAGATOZ GURASOAK ETA BAGATOZ PROFESIONALAK!
OROKORRA
Ikasturteari ondo eusteko, gure arteko kohesioa lantzea ezinbesteko abiapuntua da. Elkar ezagutzeko eta konfiantzazko giro bat sortzeko dinamika ugari izan ditugu aste honetan etapa guztietan. Orain bai, lanean hasteko prest gaude!!
OROKORRA
Hasi dugu 25/26 ikasturtea!!! Urduritasunez beteriko astea izan da batzuentzat, ilusioz beterikoa besteentzat, eta berriro elkar ikusteak sortzen duen pozarekin ekingo diogu denok ikasturteari!