Skip to main content

Ataria

Azken albisteak

BATX2
“top@DIPC Zientziarekin solasean!” topaketan parte hartu zuten Batxi 2ko hiru ikaslek atzo, eta nazioarteko hainbat zientzialari ospetsurekin eta bi Nobel saridunekin solasean aritzeko aukera izan zuten. DNA-nanoteknologiaz, biologia zelularraz eta kimika supramolekularraz aritu ziren adituak, Euskal Herriko gazteen artean zientziari eta ikerketari buruzko interesa sustatzeko helburuarekin. Aukera paregabea!
ANTZERKI ESKOLA
Lanean ari gara Antzerki Eskolan ere, eta dagoeneko emanaldiak ikustera gonbidatu nahi zaituztegu. Gaur bertan “Bernarda Clownaren etxea” ikusteko aukera duzue, 19:30ean Lugaritzen. Urriaren 23an, aldiz, batxilergoko ikasleek “Denbora” antzezlana eskainiko dute 19:30ean, Lugaritzen. Beraiek sorturiko lan honetan, denboraren inguruko hausnarketa dibertigarri bat ikusiko dugu. Animatu euskarazko gure antzerkiaz gozatzera!
GURASOAK
Hasiak gara Zurriola Ikastolako Helduen Danborrada antolatzen! Interesa duzuenok eman ezazue izena galdetegi honetan urriaren 31 baino lehen. Plazak mugatuak izango direnez, eskaera handia bada, zozketa bidez aukeratuko dira parte-hatzaileak. Anima zaitezte parte hartzera!
OROKORRA
Elkartasun-ekimena eta manifestazioa egingo dira urriaren 25ean Bilbon Gure Haurrak Ere Badira ekimenak antolaturik, eta Ikastolen komunitate osoa gonbidatuta dago haur palestinarren aldeko elkartasuna adieraztera. Guztion presentzia beharrezkoa da, gure haurren eta haurren eskubideen aldeko oihua indartsua izan dadin.