Skip to main content

Albisteak

LH4-5-6
Mugikorren eta sare sozialen gehiegizko erabilerak zenbait kalte ekartzen dizkiote haur eta gazteei, eta ikerketek diote arreta hor jarri behar dugula. Honi guztiari heltzeko, Bidelagun taldearen eskutik hitzaldi-tailer batzuk eskainiko ditugu otsailaren 8an LH5eko ikasleentzat lehenik eta gurasoentzat ondoren.
LH
Mugikortasun Batzordeko gurasoek lanean jarraitzen dute zuen seme-alaben ikastolarako joan-etorria jasangarriagoa eta seguruagoa izan dadin. Bide ohikoenak identifikatu, seinalizatu eta LH4-6 bitarteko ikasleak elkarrekin eta modu autonomoan ibilbideak egin ditzaten animatzeko ekimenak dituzte oraintxe esku artean.
HH4-5

Astelehenean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan izan ginen HH4 eta HH5eko lagunok. Pantomima ikuskizuna eskaini ziguten, eta oso ondo pasa genuen!!

LH6
Neguko udaberri giro hau aprobetxatuz, LH 6ko lagunok Uliako Lore Baratzetan izan gara aste honetan goiz pasa, naturaz gozatzen! Hain gertu halako altxorrak izateak abantaila ugari ditu!
GURASOAK
Urriaz geroztik, guraso talde bat euskara ikasten ari gara Ikastolan astean lau orduz, Hitzez euskaltegiaren eskutik. Oso gustura aritu gara, eta asko ikasi dugu gainera! Otsailean amaituko dugu lehen ikastaroa, eta hortik aurrera jarraitu ahal izateko guraso gehiagoren beharra dugu!
OROKORRA
Iritsi da San Sebastian bezpera, eta Ikastolan hasi dugu festa dagoeneko!! Soroan goizean egin dugu txikien danborrada, LH 3koak Domus Vi egoitzan izan gara danborra jotzen, eta gainerakook prest gaude arratsaldeko ospakizunerako! Eguraldia alde izango dugu gainera aurtengoan!
OROKORRA
Haur Danborradaren eta Helduen Danborradaren txanda izango da bihar. Hemen duzue Haur Danborradari buruzko informazioa. Helduen Danborrada, aldiz, arratsaldean aterako da Groseko kaleetara, 18:45etik aurrera.
OROKORRA
Zaporeak elkartearekin elkarlanean proiektu eta kanpaina ederra gauzatu dugu DBH 1eko ikasleok, eta gaur eskerrak eman nahi dizkizuegu Ikastolako familia guzitiei! Izugarria izan da Lesboseko errefuxiatuentzako bildu dugun janari guztia, eta zuei esker izan da!!