Euskal Herriko Ikastolen jardunaldi pedagogikoetan parte hartu dugu atzo eta gaur Zuzendaritza Taldeko kideok. Bertan, Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra izan dugu aztergai, atalez atal. Interesgarria bezain mamitsua izan da hezkuntza paradigma aldaketaren inguruko lanketa!
Albisteak
LH
Erdi Aroa landu eta gelan gazteluak eraiki ondoren, asteartean Donostiako historia gertutik ezagutzera joan ginen Alde Zaharrera eta Urgull mendira. Garai bateko harresiak ikusteko aukera izan genuen. Primerako eguna pasa genuen!!
LH4
Astelehenean, LH 4ko ikasleok Bretxako azoka ezagutzera joan ginen. Bertan, baserritarrekin, harakinekin zein bestelako langileekin hizketan aritu ginen, beren produkuen jatorriaz, bezeroen adinaz, hizkuntza ohiturez eta euskal baserriaren etorkizunaz.
LH5
Ingurunean unibertsoa lantzen aritu ostean, LH 5eko ikasleak Eureka Zientzia Museoan izan ginen asteartean. Planetariumean, urtaroen inguruko tailerrean eta museoko txoko ezberdinetan oso ondo pasa genuen!
LH6
Asteazkenean, LH6ko ikasleok Zumaian egon ginen. Algorriko interpretazio-zentroan informazio oso interesgarria entzun ondoren, Flysh-a ikustera joan ginen. Bertatik bertara lurrak urteetan zehar izan duen bilakaera ikusteko aukera izan genuen!
DBH2
Telebistako eztabaida-saio polemikoak ugaldu eta literatur saioak murrizten ari diren garai hauetan, DBH2ko ikasleek beraiek antolatu dituzte literatur-tertuliak. Euskara arloan ikasitakoa aplikatuz tertuliak landu dituzte aste honetan.
ANTZERKI ESKOLA
Asteartean estreinatu zuen Zurriola Anzterki Eskolak “Godoten esperoan” antzezlana, euskaraz lehen aldiz, eta arrakasta handia izan zen! Berria egunkariak artikulu honetan jaso eta goraipatu du emanaldia, eta guztion eskura jarri nahi dugu, Ikastolan dugun altxorraz jabetu gaitezen. Zorionak talde!!
OROKORRA
Beskoitzeko Ikastolak eraikin prefabrikatuan darama 10 urte, eta egiazko Ikastola bat izateko pausua eman nahi dute. Herriko etxea, aldiz, Ikastola garatzearen kontrako oztopoak jartzen ari da, eta hori salatu eta konponbidea bilatzeko manifestazioa egingo dute bihar, goizeko 11:00etan. Babestu ditzagun Ikastolak!
Pagination
- Previous page
- 116 orria
- Next page