LH6ko ikasleok EHU-ko Kimikako fakultateak antolatutako "Emakumeak zientzialari" proiektuan parte hartzen hasi gara. Aste honetan, hiru ikerlari izan ditugu gure artean: Oihane Sanz, Itsaso Calafer eta Maria Paullis. Galdera piloa egin eta gauza asko ikasi ditugu!
Albisteak
LH
Azaroak 20an Haurren Nazioarteko Eguna izan zen. Hori dela eta, Palestinako haurrekin elkartasunez Lehen Hezkuntzako haur eta irakasle guztiek argazkia atera genuen. Haurren bizitzak defendatu!
OROKORRA
Azken bi urteetan Negulekuak antolatu ditugu Bera Bera elkartearekin elkarlanean, baina izen-ematea oso txikia izan denez, ezin izan ditugu aurrera eraman. Hori dela eta, aurten ez ditugu Ikastolan antolatuko, baina Bera Berak antolatzen duen eskaintza zuen eskura jartzen dugu.
OROKORRA
Aurten, urtero bezala, Ikastolen Elkarteko Aisiola hezitzaile eskolak aisialdiko hezitzaile-ikastaroa eskainiko du gure ikastolan, Batxilergo 1. mailako ikasleentzat. Aste honetan honen inguruko hitzaldiak jaso ditugu geletan, eta gustura entzun dugu etorkizun etorkizun hurbilean ate asko irekiko dizkigun ikastaro honen berri! Zirkularra.
LH3
Astearte goizean, LH 3C gelako lagunak San Telmo museoan egon ginen zentzumenak lantzen. Ostegunean, berriz, LH3A eta B gelako lagunen txanda izan zen. Primeran pasa dugu tailerrean koloreekin jolasten eta koadroetan ikasitakoa praktikan jartzen!
DBH4
Iaz Plastika ikasgaian collagea landu eta Euskarakoan atsotitzekin aritu ostean, biak uztartu eta 2025 urterako egutegi bikaina egin dute DBH4ko ikasleek. Ikasturte honen amaieran ikasbidaia izango dute, eta egutegi hauen salmentaren bitartez bidaiarako laguntza jasoko dute.
MUSIKA ESKOLA
Musikarien patroia, Santa Zezili, ate-joka dugu, eta EHko Musika Eskolen Elkarteak antolatzen duen “Musikalean” egitasmoan parte hartuko dugu Zurriola Musika eta Dantza Eskolako ikasle eta irakasleok.
LH1-2-3
Astelehenan, Donostiako Antzoki Zaharrean izan ginen LH 1, 2 eta 3ko ikasleok euskarazko zinemaz gozatzen, eta “Ama mu etxera itzuli da” filma ikusteko aukera izan genuen, Tinko euskara elkartearen eskutik. Primerako goiza pasa genuen!
Pagination
- Previous page
- 64 orria
- Next page