Udaberrian eta udan bezala, aurtengo neguko oporretan egonaldiak izango ditugu gure Ikastolan. Bera Bera elkartearekin batera elkarlanean antolatu ditugu.
Gurasoen Euskara Batzordeak parte hartzera animatzen zaituztegu familia guztiak. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragiteko, ezinbestekoa da helduon eredua eta inplikazioa.
Azterketak amaitu ostean, bi eguneko erronka bati aurre egin diogu Batxilergo 1eko ikasleok. Modu kooperatiboan lan eginez, XXI. mendeko gizartean bizitzeko behar ditugun ezaugarrien inguruko hausnarketa egin dugu.