LH1eko ikasleok Ekainberrira joan ginen asteartean. Lehen gizakiak lantzen ari gara, eta bertan garai hartako tresnekin aritu ginen lanean: animalia hezur, ikatz eta buztinarekin.
Albisteak
OROKORRA
Azken egunotako albisteek gure beldurrak piztu eta gure kezkak areagotu dituzte. Baina, zorionez, gero eta kontzientziazio handiagoa eta informazio gehiago dugu.
OROKORRA
Biriatuko Ikastolak laguntza eske jo du gainerako Ikastolongana, eta beren proiektua babesteko gabonetako produktuak jarri nahi ditu gure eskura. Hauta itzazue gustukoen dituzuenak, eta egin eskaera galdetegi honen bidez!
BATX
Aurreko asteburuan, VIII. Artista-liburuaren Gipuzkoako Topaketak ospatu ziren San Telmo Museoan, eta Batxilergo Artistikoko ikasle talde batek parte hartu zuen bertan. Mihiseeen interpretazioa egin zuten, eta erakusketako beste Artista Liburuekin batera erakusgai izan ziren beren lanak. Zorionak!
GURASOAK
Ikastolako kooperatibista moduan gurasook duzuen erantzukizun eta eskubideari jarraituz, Ikastolaren erabaki estrategikoetan parte hartzeko aukera duzue. Aurten, Artezkaritza Kontseiluko kide batzuk berritzeaz gain, Zaintza Batzordeko kideen berritzea ere badugu.
OROKORRA
Azaroaren 28an gurasoak deitzen zaituztegu, azken boladan mediotan zabaldu den hainbat informazioren inguruan zuzeneko azalpenak emateko. Izan ere, Hezkuntza Sailak finantziazioa handitzen ez duen bitartean, Ikastolok diru-ekarpenak jasotzen jarraitu beharko dugu ezinbestean.
HH-LH
Aurtengo neguko oporretan ere egonaldiak izango ditugu gure Ikastolan. Bera Bera elkartearekin batera elkarlanean. HH 3-4-5 eta LHko ikasleek gure espazioetan euskaraz aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute.
BATX2
Batxilergo 2. mailako ikasleek orientazio akademikoko saioak eta hainbat zentroren bisitak jaso dituzte aste honetan, eta orain gurasoen txanda da. Izan ere, gurasoek ere prozesu honetan parte-hartze oso garrantzitsua izaten duzue.
Pagination
- Previous page
- 71 orria
- Next page