Aurten ere, Hendaiako Ikastolak Txokolatezko Egutegien proiektua jarri du martxan, eta berriro ere Ikastolen arteko elkartasuna adieraziz eta iparraldeko Ikastolei bultzada emateko asmoz, Ikastolan bertan eskatu eta jaso ahal izango dituzue egutegiak, 10 euroren truke.
Albisteak
GURASOAK
Pasa den asteazkenean Ategorrietan bildu ginen geletako guraso ordezkariok, eta abiapuntua jarri genion aurtengo gure bideari. Elkar ezagutu eta lantaldeak sortu genituen, hemendik aurrerako lanei hasiera emateko.
OROKORRA
Aurten ere Errigora egitasmoan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Azaroaren 9ra bitartean Errigoraren “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpainan parte hartzeko aukera duzue.
LH2
LH2. mailako lagunak Erdi Aroan erabat murgilduta gabiltza, eta astearteko goiz eguzkitsua aprobetxatuz, Zurriola hondartzara joan ginen elkarlanean garai hartako gazteluak eta hiriak eraikitzera.
GURASOAK
"Haurren aurrean helduok eredu" kanpainaren testuinguruan Pantailak Euskaraz elkartetik Iñigo Arandiaren hitzaldia izan genuen atzo.
OROKORRA
Ikastolok Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren (KONFEKOOP) parte gara, eta gurasoak, kooperatibista gisa, azaroaren 13an, 18:00etan, Donostiako Kursaal Jauregian ospatuko den ekitaldira gonbidatuta zaudete.
OROKORRA
Zurriola Ikastolak ikasleak iraunkortasunean oinarritutako gizarte eredu baten aldeko baloreetan heztea du helburu. Horregatik, Eskola Agenda 30 programan murgiltzen hasiak gara, gai honen lanketan behar ditugun konpetentzia eta erantzukizunak garatzeko!
OROKORRA
Ikasturte honetan, maiatzaren 18an ospatuko dugu Ikastolaren Eguna! Maiatzeko lehen larunbatean egin beharrean, ikasturte bukaerara gehixeago gerturatu eta eguna ondo antolatzeko tarte gehiago izateko erabakia hartu du Artezkaritza Kontseiluak.
Pagination
- Previous page
- 75 orria
- Next page