Atzo Ikastolako Guraso Ordezkarien Taldearen aurtengo azken bilera egin genuen Zuzendaritza Taldearekin batera, ikasturteari itxiera eman eta aurtengo balorazioa egiteko.
Albisteak
HH2
Aste honetan, 2 urteko lagunak Uliako lore baratzetara joan gara goiz pasa. Primeran pasa dugu bertako laberintoan, baratzeko barazki eta xomorro artean eta naturaz inguraturik.
HH
Euskaraz bizi proiektuaren baitan, ikasturtero HH5eko gurasoek jolasak antolatzen dituzte Soroako Atarian, eta horretan aritu dira azken hiru asteetan.
HH3
Ba al zenekiten Argitxoren kobazuloa Ulian dagoela? Lehengo astean, HH3ko lagunok bertara joateko gonbidapena jaso genuen.
LH1-2-3
Aste honetan Ametzagainan, Ulian eta Kontxako hondartzan izan gara LH1-2-3koak. Egun zoragarria pasa genuen, elkarrekin jolasteko eta inguruko naturguneetaz gozatzeko aukera izan genuen.
HH-LH
Aste honetan, DBH 2ko ikasleak etorri zaizkigu Soroa eta Ategorrietara, sokasaltoan jolasteko euskarazko abestiak erakutsi eta gurekin jolastera.
OROKORRA
Hausnarketa estrategikoa amaitzear da eta familien zein langileen parte-hartzea ezinbestekoa da datozen urteetako Ikastolaren ibilbidea zehazteko.
HH-LH
Udako oporrak iristear daude, eta ekainaren 12tik 21era goizeko jarduna izango dugu HH eta LHko etapetan, ikasturteari amaiera emateko.
Pagination
- Previous page
- 87 orria
- Next page