Skip to main content

Albisteak

ANTZERKI ESKOLA
Gazte Topaketetan saria irabazi ondoren, emanaldiz emanaldi dabiltza Antzerki Eskolako lagunak, eta atzo DBH 1eko ikasleok beren “Inproshow-a” antzezlana ikusteko aukera izan genuen! Oraindik ikusteko aukerarik izan ez baduzue, gaur arratsaldeko 19:00etan Victoria Eugenia Clubean izango duzue!
DBH4
DBH 4ko ikasleok 2024. urterako egutegi berezi bat sortu dugu, collage teknika eta euskarazko atsotitzak uztartuz. Datorren astean, Soroa eta Ategorrietako atarietan salgai jarriko ditugu, Soroan astelehenean eta Ategorrietan asteartean.
OROKORRA
Aste honetan, Ikastolako irakasle den Amaia Elorza, Teknoiz Zurriolako gurasoen taldeko kide den Asier Ugarte eta gurean formakuntza-saioak eskaintzen dituen Mikel Cerezo ETB 1eko Biba Zuek saioan izan dira, sare sozialen arriskuez eta Teknoiz taldeak egiten duen lanaz hizketan.
OROKORRA
Euskararen egun handia dugu igandean, eta Ikastolan ospakizun-eguna izan dugu gaur! Jarduera ugari egin ditugu mailaz maila, eta goizean Manteon egin dugun kantaldia izan da eguneko une gorena!
LH1-2-3
Asteartean, Donostiako Antzoki Zaharrean izan ginen LH 1, 2 eta 3ko ikasleok euskarazko zinemaz gozatzen, eta “Izurde mutikoa” filma ikusteko aukera izan genuen, Tinko euskara elkartearen eskutik. Primerako goiza pasa genuen!
DBH1
Aste honetan, DBH 1eko ikasleak Ategorrietan izan gara hilabete hauetan sortutako kanpaina baten berri emateko. Zaporeak elkartearekin elkarlanean Lesboseko errefuxiatuei otordu bat eskaintzeko janari bilketa egin nahi dugu.
DBH-BATX
Mugikorren eta sare sozialen inguruko kezka gero eta handiagoa da, eta aurten ere ikasle eta gurasoentzako formakuntza-saioak antolatu ditugu, Orain Prebentzioa elkartearen eskutik.
OROKORRA
Hitza aldizkariak Zurriola Ikastolako Teknoiz guraso-taldeari elkarrizketa egin dio aste honetan. Mugikorraren erabilera goiztiarraz kezkatuta, 2021ean sortu zen Teknoiz taldea, eta orduz geroztik gurasoen artean kontzientzia pizteko lanean dihardu.