Bueltan da KiVa proiektua aurten ere! Finlandiako Turku unibertsitateak jazarpenaren kontra garatutako proiektua da KiVa, eta Zurriola Ikastolan 21-22 ikasturtean jarri genuen martxan.
Albisteak
OROKORRA
Igande honetan ospatuko da Nafarroako Ikastolen aldeko jaia Etxarri Aranatzen, eta gu ere beroketa-lanetan aritu gara aste honetan!
LH1-5
Gaur arratsaldean LH 5eko ikasleak LH1ekoak laguntzera etorri dira. Guztion artean denboraren makina dotoreak eraikitzen hasi gara!
LH
LHko ikasleok Zinemaldian izan gara aste honetan, eta beste ikastetxe batzuekin batera Abentura Historia Aurrean filma ikusi dugu Belodromoan. Polita izan da hiria bizitzen ari den festa honetan gu ere partaide izatea!
LH4
LH 4ko lagunok Ulian izan gara gaur. Eguraldi eder hau aprobetxatuz, elkarrekin jolastu eta gure arteko harremana sendotzeko aukera paregabea izan da!
DBH1
Aste honetan, Zaporeak elkartetik Helena etorri da DBH1era, Lesbosen egiten duten lana azaltzeko. Bertan errfuxiatuek pairatzen duten egoeraren berri eman digu, eta Zaporeak elkarteak egiten duen lanaren berri ere kontatu digu.
DBH-BATX
Asteartean, DBH eta Batxilergoko ikasleok irteerak egin genituen, elkarren artean hobeto ezagutu eta talde moduan kohesioa lantzeko.
DBH1
DBH 1eko ikasleok bi eguneko irteera egin dugu aste honetan, Hondarribia, Orio eta Zarautzera. Taldekatze berriak izan ditugu aurten, eta ikasle berri ugari ere bagara kurtsoan, beraz aukera paregabea izan da elkarren artean ezagutu eta taldea egiteko.
Pagination
- Previous page
- 97 orria
- Next page