Batxilergoa
Ikasleei prestakuntza ematea, adimenez eta gizabidez heltzen laguntzea, eta ezagutzak eta trebetasunak ematea dira gure helburuak. Etorkizuneko unibertsitateko ikasketa edo goi-mailako lanbide-heziketarako prestatze bidean lagun izango gaituzte.
Tamaina ertaineko ikastola garelako ikasleen gertuko jarraipena egiten dugu, giro atseginean, eta ikasketa-ibilbide anitz eskaini.
Batxilergo hiru modalitateak ikas daitezke Zurriolan:
– Zientziak
– Giza eta Gizarte zientziak
– Arteak
Edozein modalitatetik joanda ere, Batxilergo Eleanitzaren bidea hartu dezakete gure ikasleek.