Skip to main content

CV DATUEN ERABILPENA

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (EB 679/2016 Erregelamendua) 13. artikuluarekin eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 2018/3 Lege Organikoaren 11.artikuluarekin bat, ZURRIOLA IKASTOLA IKE-ren izenean informatzen zaitugu, eman dizkiguzun datuak balizko pertsonal hautaketa-prozesu batean sartzeko eta zure kurrikulum-gaitasunen ebaluazio bat egiteko erabiliko direla. Bildu eta tratatzen ditugun datuak honako hauek dira: batetik, gure sistemetan identifikatzeko behar ditugunak; eta, bestetik, zure kurrikulum, lan mundu eta konpetentzia-profilen informazioaren ingurukoak.

 

Informazio pertsonal honen tratamenduaren oinarri juridikoa adostasuna eta kontratu aurreko harremana dira. Zure datuetan aldaketarik egonez gero, gu jakinaren gainean jartzea eskertuko genizuke, datuak behar bezala eguneratuak mantendu ahal izan ditzagun. Eguneratze hau egiten ez bada, urte bete igaro ondoren zure datuak ezabatu egingo ditugu. Zure hautagaitza hautaketa-prozesu batean sartu bada, prozesu hori amaitu eta handik hiru urtera ezabatuko dira zure datuak. Emandako datuak hiru urtez mantenduko dira. Epe hori gainditu ostean edo zure eskubidea gauzatzen duzunean, identifikazio datuak ezabatu egingo dira, baita kurrikulum datuak eta, aurrerago aipatu diren helburuetarako eman diguzun bestelako edozein informazio ere.

 

Pribatutasun politikan zehazten diren datuak babesteko araudiak jasotzen dituen edozein eskubide egikaritzeko, ZURRIOLA IKASTOLA IKE-ren helbide postalera edo helbide elektronikora (zurriola@ikastola.eus) zuzenduta idatziz egin dezakezu, betiere zure nortasuna egiaztatuta. Era berean, eskubidea izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazio bat egiteko, batez ere zure eskubideen egikaritzean asetzea lortu ez duzunean.