LANB
Odol-emaileak Hurran
Aurten ere, GKAIko ikasleek odola eman dute Gipuzkoako Emaileen Elkarterako. Hurrako eraikinean egin genuen odol-emate saioa astelehenean, eta Hurrako langileek ere bat egin zuten. Ia 30 lagunek egin genuen gure ekarpen.
GKAIkoak Zuhatzan
Ikasturteari hasiera emateko, hiru egun pasa genituen pasa den astean Zuhatzan GKAI Kirol Animazioko eta Irakaskuntzako goi mailako heziketa zikloko ikasleok. Elkar ezagutu eta gure arteko harremanak sendotzeko aukera izugarri polita izan da, eta animazio-ekintzak guk geuk antolatzeko baliatu dugu gainera!
GKAIko Herri Kirolen Txapelketa
GKAIko Herri Kirolen Txapelketa ospatu genuen asteazkenean Atano III.a pilotalekuan. Sokatira, boloak, txingak, toka, giza-proba eta zaku-karrerak, denetarik izan genuen!! Hemen duzue txapelketaren laburpen-bideoa.
GKAIren webgune berria
Martxan da dagoeneko Ikastolaren goi mailako heziketa zikloaren webgune berria. Sartu eta ezagutu Gizarte eta Kirol Animazioko eta Irakaskuntzako gure zikloa!
GKAI - Matrikulazioa 2022/23
Aurrematrikulazioaren inguruko informazioa hemen duzue.
Pagination
- 1 orria
- Next page