Aurtengo lanak eginda, gaur eman diogu amaiera ikasturteari! Irailaren 7an elkartuko gara berriro Ikastolan. Urteroko moduan, uztailean jasoko dituzue hurrengo ikasturteari buruzko xehetasunak. Bitartean, Ikastolarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, idatzi zurriola@ikastola.eus helbidera. GOZATU UDAZ ETA UDAK DAKARRENAZ!!
Ataria
Azken albisteak
DBH
Iritsi da Hurra eraberritzen jarraitzeko unea. Fase ezberdinetan ari gara lan horiek egiten, udako oporraldiak aprobetxatuz, eta aurtengoan lehen solairuaren txanda izango da. DBH 1 eta 2. mailako ikasleek irizpide pedagogikoei erantzuten dieten espazio balioanitzetan emango diete ikasturteari hasiera. Jarraian, frontoi gainean gimnasio bat eraikitzeari ekingo diogu.
LH5
LH5eko ikasleok FIE ingeleseko ikastaroan aritu gara ekainaren 8tik 18ra. Julie, Sam, Lizzy, Laura eta Alexekin magiaz, antzerkiaz, dantzaz eta akrobaziez beteriko ikuskizuna landu dugu. Asko hobetu dugu gure ingeles-maila! English is fun!!!
HH5
HH5ekoek Soroako etapa bukatu dute gaur, eta agur goxo bat eskaini diegu Soroako kideok. Oso hunkigarria izan da. Zorterik onena opa dizuegu LHko etapa berrian!