Skip to main content

Albisteak

OROKORRA
Bihar iritsiko da Korrika Donostiara, eta hori ospatzeko, egun handia izan dugu gaur Ikastolan! Korrika txiki-txikia, Korrika Gaztea, ginkanak, euskararen aldeko postre-lehiaketak, euskal kenten bino musikatua, Baxoa eta Brebetaren inguruko dokumentala, euskararen aldeko muralak… Egun polita izan da, eta laster abiatuko da Korrika Txikia ere!
DBH2-BATXI
Irteera-eguna izan zen asteazkena DBH eta Batxilergoko ikasle guztiontzat! Oporrak hartu aurretik gelako eremua utzi, eta jarduera desberdinak egin genituen hainbat txokotan. Euskal Herria ezagutzen jarraitu dugu, lagunekin egun paregabea pasatzearekin batera!
LH5-6
Aste mugitua izan dugu LH 5 eta 6n! Izotz gainean ibiltzeaz gain, “Paperezko hegazkinak” filma ikustera joan gara Antzoki Zaharrera, Tinko Euskara Zinema Aretoetara programari esker!
DBH4
DBH4ko ikasleok Donostian zehar ibili gara aste honetan, Gerra Zibilak utzitako aztarnak ikusten. Asko ikasi ahal izan dugu historian oso atzera egin gabe, eta horrelako guda batek ekarritako kalte material eta pertsonalak aztertu ahal izan ditugu.
LH5-6
Aste honetan LH 5 eta 6koon txanda izan da Txuri Urdinen!! Ikastaroa, izotz gaineko diskoteka… Zenbat gustatzen zaigun zilipurdika ibiltzea!
LH1
LH 1eko ikasleok Aintzinako Grezia gaiari amaiera emateko, Olinpiadak antolatu genituen astelehenean Ategorrietan. Gonbidatu bereziak izan genituen, gainera, HH5eko lagunak guregana etorri baitziren. Arratsalde polita benetan!
LH3
Bigarren hiruhilekoari amaiera emateko, LH3ko ikasleek txotxongiloen emanaldia eskaini diegu 1. eta 2.mailako lagunei aste honetan! Gainera, guk geuk sortutako txotxongilo eta istorioak prestatu ditugu. Zeinen polita den guk egindakoarekin besteak gozatzen ikustea!
LH1-5
LH1 eta LH5eko lagunek oso momentu politak igaro genituen elkarrekin ostegun arratsaldean. LH5ekook hiruhileko honetan zehar sortu ditugun ipuinak kontatu genizkien txikiei, eta ondoren elkarrekin jolastu genuen poz-pozik!!