Zurriola Ikastola Kooperatiba Elkarteko kide zaren aldetik Ikastolaren erabaki estrategikoetan parte hartzeako aukera duzu. Artezkaritza Kontseilua edo Eskola Kontseiluaren bitartez, arlo ekonomikoetan edo pedagogikoetan eragina izango duten erabakietan zuen hitza ezinbestekoa da. Konpromisoa, inplikazioa eta jarrera arduratsua besterik ez dira behar. Animatu zaitez eta izena-eman!
Albisteak
GURASOAK
Berrikuntza pedagogikorako prozesuan murgilduta gaude, eta aste honetan abiatu dugu gurasoekin egiten ari garen parte-hartze prozesua. 40 guraso inguru elkartu ginen asteazkenean Berrikuntza Taldearekin, eta DBHn berrikuntza zergatik eta zertarako behar dugun landu genuen. Azaroaren 17an egingo dugu bigarren saioa, 17:00etan, eta nolako Ikastolarekin egiten dugun amets izango dugu langai.
OROKORRA
Datorren astelehenean Inikako aplikazioa euskaraz jarriko da automatikoki erabiltzaile guztientzat. Aplikazioak berak erabiltzen duen hizkuntza aldatu nahiko bazenute, mugikorreko apliklazioko “menua” aukeratik hizkuntza aldatu beharko duzue.
OROKORRA
EHIk jardunaldi Pedagogikoak antolatu ditu azaroaren 18rako. Euskalduntzen duen Hezkuntza: erronkak eta estrategiak landuko dira bertan. Ikastolako arduradunak bertan izango dira, baina deialdia zabala da, nahi duenak eman dezake izena.
LH4
Ingurunea-ko proiektuaren harira, gaur Alde Zaharreko azokan izan gara. Bertako baserritarrei galdera batzuk egin dizkiegu eta gauza asko ikasi ditugu: garaian garaiko produktuak jatearen garrantzia, gure inguruko baserrietatik zuzenean ekarritako produktuak erosteko dugun aukera… Oso gustura ibili gara postu ezberdinak bisitatzen!
OROKORRA
Zurriola Kirol Elkarteko kideok Ikusle Onaren Dekalogoa sortu dugu, gurasoen eta ikusleen portaera egokia sustatuz, kirol-ingurune positiboa, hezitzailea eta errespetuzkoa bultzatzeko helburuarekin. Eskola kirolean balioak ere ikasten dituzte haurrek: errespetua, ahalegina, lankidetza, kiroltasuna eta elkarbizitza. Horregatik, helduen jarrerak berebiziko garrantzia du, haurrentzat erreferente eta eredu baikara.
OROKORRA
Aurten ere, Hendaiako Ikastolak Txokolatezko Egutegien proiektua jarri du martxan, eta berriro ere Ikastolen arteko elkartasuna adieraziz eta iparraldeko Ikastolei bultzada emateko asmoz, Ikastolan bertan eskatu eta jaso ahal izango dituzue egutegiak, 12 euroren truke. Gaur bertan edota astelehenean jasoko dute ikasleek eskaera-orria. Zirkularra.
OROKORRA
EBETEko Iñaki Eizmendiren eskutik zuzeneko online saioa eskainiko da azaroaren 17an, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara. Euskaraz izango da, euskal profila duten gurasoei zuzendua. Gaztelaniaz eta bestelako hizkuntza-profila dutenei zuzendutakoa saioa abenduaren 15ean izango da. Hona hemen gonbite-txartela!
Pagination
- Previous page
- 2 orria
- Next page